
2006ko Julyk 5, Wednesday
Ni aurten, ikasle bezala, ( eta ez gogo askorekin ) Edinburgora (Eskozia, E.B.) joatekoa nintzen, familia batera, ingelesa ikastera, edo.
Non gaur deitzen diguten agentziatik, Eas-Vele, eta familiarik ez daukagula esaten diguten. Igandean joatekoa nintzen, 3 egun barru.
Eta orain zer? galdetu diot nire buruari.
Agentziak, familiara joan beharrean residentziara joateko aukera eman digu, baina, nola da posible horrelako “erreakzio denbora” gutxitekin abisatzea.
Zuen aholkua biltzea nahi nuke, Zer egingo zenuketa?
Idatzi Iruzkina
3 iruzkin daude
Pasa den abuztuan izan nintzen Eskozian. Edinburgon egun batzuk igaro
genituen lagun baten etxean eta gero Eskozia ezagutzera. Badakit ez
dela bidai berdina. Ikastera edo lagunekin turismo egitera. Asko
gustatu zitzaidan Eskozia. Paraje ederrak
Pasa den abuztuan izan nintzen Eskozian. Edinburgon egun batzuk igaro
genituen lagun baten etxean eta gero Eskozia ezagutzera. Badakit ez
dela bidai berdina. Ikastera joan edo lagunekin turismo egitera joatea
alde ederra dago. Asko gustatu zitzaidan Eskozia. Paraje
ederrak (hemen
argazki batzuk) eta jende atsegina.
Agentzia ez da ondo jokatzen hari. Hiru egun lehenago abisatu dizu
familiarik ez duela esateko. Uste dut hizkuntza bat ikasteko familia
batekin askoz ere gehiago ikasi daitekeela. Eguneroko bizitzan
erabiltzen den hizkuntza alegia, eta ez akademia baten irakasten
dutena. Erresidentziara joateko aukera ematen dizute, baina zuk
kontratatutakoa familia bat izan da. Ez dute bete kontratatutako
zerbitzua bete, eta agentziaren webgunea ikusten dudanez prezioa
handiagoa da. Ez dakit, zuk ikusi zer egin nahi duzun, baina ziur nago
esperientzia ona izango dela. Zorte on!
Mila esker imamon, ea gaur zer erabakitzen dugu.
Trackback-ak