Archive for August, 2006

Blog Berriak (Euskaraz, nola ez)

Thursday, August 31st, 2006

BlogDay-rako aipatutako post-arekin natorkizue gaur. Ezagutzen ez nituen blog batzuk aurkitu ditut sarean eta zuei ezagutzera emango dizkizuet, hau da zerrenda:

1 Blog 3 Blog: Itzulketari garrantzi handia ematen dion bloga da eta dirudienez, nahi itzulpen egiten ditu idazleak.
2 Herritek: Euskaraz, teknologia jorratzen duen bloga. Artikulu interesgarriak ditu.
3 Teketen: Teknologia eta euskara jorratzen ditu eta gainera podcast bat sortu du.
4 Bizi Euskaraz: Izenak berak esaten du, ezta?
5 Hiru Puntu Zero: Web 2.0, blogak, programazioa, etab.

D.O: Barka Baina Teketen eta Herritek-ekoekin ez da kontaktatzeko modurik izan beraz 2. pausua ezin izan dut guztiz bete.

BlogDay

Sunday, August 27th, 2006

Bada ordua, sarean dauden blog berriak deskubritu eta argitara ateratzeko!

Horretarako daukagu hemen, iniziatiba berri hau. BlogDay (Abuztuak 31) du izena eta postaren hasieran ezandako helburua betetzeko datorkigu.

Horretarako, bost puntu markatu dizkigute:

1. Interesgarriak iruditzen zaizkizun 5 blog aukeratu.
2. Idazleei, zure BlogDay-rako gomendazioaren berri eman.

3. Blog bakoitzaren deskribapen txiki bat egin eta linkatu.

4. BlogDay-ean, Abuztuak 31, post bat idatzi, bost blogak argitara emanaz.

5. Technorati-n BlogDay tag-a jarri: http://technorati.com/tag/BlogDay2006 eta BlogDay gunera link bat jarri: http://www.blogday.org

Informazio Gehiago: BlogDay

AnttonP | Antton Peñak sorturiko Estudio birtuala da | Diseinua: 2010