iTunes-ek ez du musika klasikoa gogoko
Larunbata, Iraila 30th, 2006[photopress:itunespop.png,full,1]
Gaur kasualitatez, Bach-en albun bat ikusi dut itunes-ean, eta hara non, Bach, pop musika konposatu zuen.
Fijatu zaitezte “Genero” zutabean.
| Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
[photopress:itunespop.png,full,1]
Gaur kasualitatez, Bach-en albun bat ikusi dut itunes-ean, eta hara non, Bach, pop musika konposatu zuen.
Fijatu zaitezte “Genero” zutabean.
[photopress:245508201_1ff750c3af_o.jpg,full,1]
Imaginazio erabiliz (eta ez larregi) Dock bat egin dezakezu momentu batean, iPod-arekin etortzen den Dock-erako adaptatzailea erabiliz, eta zure amak erosi dituen zapata kaxa birtziklatuz.
[photopress:245508189_6b4e6176c1_o.jpg,full,1]
Egia esan, ateratzen zaigun Dock-a ez da oso Apple diseinukoa baina, balio du.
Ez dute zertan, jarrai ezazue eragiketa aritmetiko hau:
Suposa dezagun A=0 dela, beraz:
Ax(2+2-4)=A
dela esan dezakegu
Zeroa eskuinean eta ezkerrean dugu
(Ax(2+2-a)=0×0=0)
Ezkerreko A, eskuinera zatitzen pasatzen baduzu,
2+2-4=A/A
A/A = 1 bada,
2+2-4=1
Eta hau sinplifikatzen badugu,
2+2=1+4 => 2+2=5
Beraz, matematikaren logika guztia post batean pikutara joaten da.
A, tranpa txiki bat dago eragiketan, noski, ea asmatzen duzun zein den!
Lan asko kosta ondoren (photopress pluginak soratu egin nau) azkenik, bukatu dugu “Iluntzean ” theme berria. Guztiz euskaraz dago, eta ikusi dezakezuenez, blog honek dauka momentuan jarrita. Aurreko themea, liberatzea erabaki dut, beraz, hemendik aurrera, Theme direktorio bat izango da martxan, poliki poliki bertan erabilitako themeak jartzen joango naizena.
Zuen iritsia jasotzea nahiko nuke, eta nahi izanez gero, baita zuzenketaren bat ere.
Mila Esker
P.D.: Ea balidatu dezala lortzen dudan
Gaur, klasean geundela (bai hasi gara jada :-[ ) Josu Sarasua jaunak (irakaslea, kasualitatez Jon Sarasua bertsolariaren anaia, nahiko filosofikoa) txarla bat hasi du euskararen inguruan. Momentu batean, “gazteok” euskaraz ez hitz egitearen arrazoia, antisistema izatea guztatzen zaigulako dela. Zati handi batean arrazoia du. Bada gazte mota bat, beti legez kontra doana. Guztiok dakigu, erretzen duten horietakoak, etab. Euskararekin berdina gertatzen dela zioen irakasleak, ikastoletan, euskara bultzatu, indartu eta “derrigortu” egin izan da, eta momentu batean, berak aipatu duen puntutik ausnarketa zakona egin daitekeela konturatu nahiz. Hau izan da berak egin duen galdera, “Eta, zein da Espainiako sistema?”
Arrazoi osoa du, Espainian, sistema, argi eta garbi, Gaztelera da. Zer gertatzen da sistema kontra doazen gazte guzti horiekin.
Zein sistemaren aurka daude? Hemen euskal herria dugun sistemaren kontra edo, espainiar estatuan dugun sistemaren aurka?
Egia da, badirela (esperientziaz) independentzia bultzatzen edo apoiatzen duten gazte asko eta gero, euskararik erabiltzen ez dituztenak. Zein izango zen hauek benetan konturatuarazteko metodoa?
Eta gogoratu “Euskara ez da galtzen, ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen dutelako baizik“
Bueno, azkenik erabaki dugu zerbait. Aurreko egunean planteatutako lehiaketa inprobisatuaren irabazletzat, Mutilmediako Arkaitz ematea erabaki dut, beraz, laster, zenbait lekutan, “Baliozko Css eta Xhtml kodea” irakurri ahal izango duzue.
Mila esker guztioi laguntzagatik!
[photopress:thinkfreemoztua_1.png,full,1]
Orain-arte, beste baten ordenagailuan egonda, ia-ia ez genuen ezer egitekorik. Gure programak falta zitzaizkigun. Baina orain, web 2.0 dela eta guztia sarean egin dezakegu. Googlek, orain dela hilabete pare bat, writely argitara atera zuen. Orain, ThinkFree datorkigu. Word bera sarean izatea modukoa da. Guztiz berdina. Java eta Ajax erabiltzen ditu horretarako eta doaineko zerbitzua da. Gainera 1GB-ko diskoa ematen dizute, nahi duzuna bertan gordetzeko.
[photopress:ThinkFree.png,thumb,1]
Harrigarria ezta? Proba ezazue.
Link-a | http://www.thinkfree.com
Orainarte ezin genuen (ez nuen ezagutzen behintzat) gure web orrietan edozein idazkera mota sartu, exploratzaileak onartzen zituenak baizik.
Orain (anietok2 blogean irakurri dudanez) edozein tipografia gehitu dezakegu orrialdera css bidez. Hau da erabili beharreko kodea:
@font-face {
font-family: “name”; src: url(font.eot)
}
Norbaitek probatzen badu, konta iezaguzue nola dioan
Hau bai ideia ona!
[photopress:link.gif,full,1]
Gaur, sarean nabigatzen ari nintzela, WP-erako plantilak eskaintzen zituen orrialde batera iritsi naiz. Bertan plantila berdinaren 5 aukera agertzen ziren eta ondoan, aldatzea nahi bazenituen, pdf batean, css estiloen azalpena.
Guztiok egin beharko genuke hori!
Nora itzuli daiteke, Valido [css y xhtml validos]
Ulergarri, onargarri, erabilgarri?
Zer deritzozue?