
2006ko Septemberk 14, Thursday
Gaur, klasean geundela (bai hasi gara jada :-[ ) Josu Sarasua jaunak (irakaslea, kasualitatez Jon Sarasua bertsolariaren anaia, nahiko filosofikoa) txarla bat hasi du euskararen inguruan. Momentu batean, “gazteok” euskaraz ez hitz egitearen arrazoia, antisistema izatea guztatzen zaigulako dela. Zati handi batean arrazoia du. Bada gazte mota bat, beti legez kontra doana. Guztiok dakigu, erretzen duten horietakoak, etab. Euskararekin berdina gertatzen dela zioen irakasleak, ikastoletan, euskara bultzatu, indartu eta “derrigortu” egin izan da, eta momentu batean, berak aipatu duen puntutik ausnarketa zakona egin daitekeela konturatu nahiz. Hau izan da berak egin duen galdera, “Eta, zein da Espainiako sistema?”
Arrazoi osoa du, Espainian, sistema, argi eta garbi, Gaztelera da. Zer gertatzen da sistema kontra doazen gazte guzti horiekin.
Zein sistemaren aurka daude? Hemen euskal herria dugun sistemaren kontra edo, espainiar estatuan dugun sistemaren aurka?
Egia da, badirela (esperientziaz) independentzia bultzatzen edo apoiatzen duten gazte asko eta gero, euskararik erabiltzen ez dituztenak. Zein izango zen hauek benetan konturatuarazteko metodoa?
Eta gogoratu “Euskara ez da galtzen, ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen dutelako baizik“
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga | Etiketak:
Idatzi Iruzkina