Euskara eta Teknologia berriak
Monday, February 26th, 2007Polita da, noizean behin, euskarak teknologikoki pauso txikiak egiten dituela konturatzea. Gaurkoan, itunes-en ari nintzela, bapatean ITMS (Itunes Music Store) -en oskorriren zortzi disko aurkitu ditut. Eta bereala, norbaitek eginiko iMix (kantu zerrenda) bat.
Gainera, erabiltzaileak erabilitako deskribapenak euskaldunon “izateko era” ekarri dit gogora, ea gustatzen zaizuen.
Itzuliko dizuet:
Euskara, hizkuntza bakarra da. Ez dago beste hizkuntzekin erlazionaturik, eta dirudienez, honen hasierak historia aurrean kokatzen dira. Ingleses hizkuntza hitz egiten duen batentzat, ez dirudi hizkuntza bat. Beste hitz batzuetan esanda, abestia entzuten duen edonork ez du hitzik ere ulertuko. Azpiko abestien abeslari guztiak ezberdinak dira eta bat ere ez da 20 mende kanpotikoa. Beste kultura bat ezagutzea nahi baduzu, sar zaitez planeta berri honetan.
(itzulpena ez da oso ona, baina ulertzeko balio du) Eta bertan dioena, niri ere gertatzen zait, norbegiarrez abesti bat entzuten dudanean.






