Archive for Maiatza, 2007

Hainbat Apunte!!

Igandea, Maiatza 27th, 2007

Azterketa astea hurbiltzen den einean jendea apunte eske hasten da IXIL ZAITEZTEN BEINGOZ!!!!! hemen doaz apunte batzuk:

Euskarako Literatura

Elektrotekniako Magnetismoak, Transformadoreak eta Eguzki energia

Fisikako Higidura kantitatea eta Lana eta Energia

Filosofiako Demokrazia 

GoiTB-n desfilea!

Igandea, Maiatza 20th, 2007

Azkenik bota dute, baita osorik bota ere, Mila Esker GoiTB botatzearren!

Zihur zuetariko askok ez duzuela ikusi, eta norbaiti ikustea gustatuko balitzaio, sarean jarri dut! Jende pila ari zait DVD-a eske (eta ez “es que”) beraz hor daukazue:

Desfilearen inguruko orrialdea

Alemaniatik bueltan!

Larunbata, Maiatza 19th, 2007

Iritsi zaigu etxera bueltatzeko ordua, eta baita bidaiari buruzko zerbait kontatzekoa ere. Eta irudiek 1000 hitzek baino gehiago balio dutenez, zer hobe argazki batzuk baino. Ea gustatzen zaizkizuen…. (jo albumera)

Alemaniatik

Lehenengo Lana “Telebistan”

Larunbata, Maiatza 19th, 2007

[photopress:desfile.jpg,full,1]

Noiz bait egin behar da zerbait lehenengo aldiz, eta biharkoa izango da gure lehenengoa. Arizmendi ikastolak eginiko moda desfilea botako du goitb-k, eta montajea guk geuk egina da (Mila esker HodeiB “Balanz” laguntzagatik!). Emizioa bihar, domeka, arratsaldeko 7-etan egingo da, ea gustatzen zaizuen…

Sortzailea izateaz gain, aktore bezala ere agertuko naiz, Laster Holllywood-era!!!

Hona hemen goienkariko artikulua…

[photopress:goitb_desfile2.jpg,full,1]

Argazkian, ezkerrean, ni neu, ta eskuinean Iñigo Alzola.

Alemaniatik

Ostirala, Maiatza 11th, 2007

Aste hau, pixka bat hurrun pasatzea erabaki dut, Alemaniara etorri gara, trukaketa kultural baten partaide. Traben-Trarbach izeneko “village” batean gaude kokaturik, bertan bait dago bertakoen eskola. Mosella ibai ondoan dago herria, nahiz eta gutako asko, bertan ez “bizi”, inguruko herritxoetan baizik. Oso ongi portatzen ari dira gurekin, eta eskerrak ematea nahi nieke (nahiz eta euskaraz asko ez egin), eta bide batez, nire falta azaltzea.

AnttonP | Antton Peñak sorturiko Estudio birtuala da | Diseinua: 2010