
2007ko Augustk 29, Wednesday
Bueno, azkenik amaitu zaizkigu oporrak, eta bueltan gara jada! Jende askok esan dit asko bidaiatu dudala aurten… eta egia esan, gehiegitxo! Etxea zer den konturatzeko balio izan dit, herritxoak zer ematen duen… asfaltozko eraikuntza handiek ematen ez duten zerbait!! jeje, baina filosofo izateari hutziz…
Hasieran, zurizan izan nintzen, piriniotan. Arizmendi ikastolako udalekuetako monitore bezala joan nintzen, nahiz eta “ikasle” askoren lagun bezala bueltatu naizen. Irudian ikus dezakezue, Goienkarian agertutako berri laburra (mila esker imamon abixatzearren).
[photopress:zuriza_600x504.shkl.jpg,full,pp_image]
Alde batetik, zurizan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi nizkieke, gehienbat monitoreei. Izugarria izan da astebete hauekin banatzea. Asken egunean, bertso zaio bat egin genuen monitoreek, eta niri idatzitakoa banatzea nahi nuen zuekin. Mila esker Idoia bertsoagatik!
Aramaixotar mutil jatorra
tirolinaren maixua
metrosexuala ez da baina
depilatzen hasia da
Begiradatxo gaizto horrekin
da mutikote goxua,
adar-jotzaile amorratua
inoiz ez dauko nahikua
aste hau inoiz ez ahaztutzeko
hartuku gero tragua.
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga | Etiketak:
Idatzi Iruzkina