Archive for April, 2010

Eta letra mota bat behar baduzu?

Thursday, April 29th, 2010

Aurrekoan ekarri nizuen letra mota ezberdinak biltzen zituen taula bat. Baina  honekin nahikoa ez bazenuten, beste letra moten inguruko lan bat dakarkizuet gaurkoan.

Taula edo mapa honek, behar bakoitzerako erabil dezakegun tipografia aukeratzen laguntzen digu. Zertarako den, eta nolako gustuak ditugun arabera, gidatzen joango da gezi eta koadroen artean, guretzat egokiena den estiloa aurkitu arte.

Lana Julian Hansen diseinatzaile danimarkarren eskutik dator, eta ImageSpark diseinuaren sare sozialean aurkitu

dezakezue erresoluzio osoan.

Zenbat horren gutxirekin

Friday, April 23rd, 2010

YouTube Preview Image

Iragarkia ikustearekin bat barretxoa jarri zait ahoan. Ikaragarria da, nola horren bideo sinplista batek (eta oso landua egongo denak) nolako efektua lor dezakeen gugan.

Iragarkia Peru-ko kantzerraren aurkako talde batek eginikoa da 2005. urtean. Baina, 5 urte beranduago, berezi du pare bat minutu berari begira ematea.

Handiagoan ikusteko: Youtube

Konstantin Grcic-ekin Elkarrizketa

Thursday, April 22nd, 2010

Zuetariko askok, KGID ezagutuko duzue (Konstatin Grcic Industrial Design). Gaurkoan Core77-ren eskutik berari eginiko elkarrizketa bat dakarkizuet. Horrelako diseinatzaile batek duen lan egiteko modua ezagutzea interesgarria da!

Konstatin Grcic-ekin Elkarrizketa [En]

Be Happy!

Tuesday, April 20th, 2010

Sarri entzun dugun koletilatxoa da hau “Don’t Worry, Be Happy!” baina, batzuetan egia da zail egiten zaigula.

Gaurkoan nire eskuetara iritsi den liburutxo bat aurkeztera nator. Oso azkar irakurtzen den liburua bada ere, benetan pentsatzea eragiten digun horietako bat da. Bizitza nola eraman esaldi labur laburretan azaltzen du, bere iruditxoa beti ondoan daukalarik.

Baina ez dizuet liburua bizitzaren filosofia interesgarriari buruz aritzen delako aukeztu. Irakurtzen nindoala, sekulako aholkuak iruditu zaizkit diseinatzaile batentzako, bizitzari ezezik, diseinu prosezuari edo kreatiboari zuzenean lotu daitezkeelarik. Jarraian liburuaren irudi batzuk usten dizkizuet, eta lor dezazuen animatu, eta benetan norbaitek, bere diseinatzeko ikuspuntua aldatzen duen.

Liburua erosi nahi izan eskero, fnac-en ere aurki dezakezue.

Munduko Pizsinarik Harrigarrienak

Monday, April 19th, 2010

Egia esan, ohiko gaietatik urruntzen den zerbait da hau. Gure inguruan ikusten ditugun bainatzeko zulo hauek normalean karratuak izaten dira, eta lurra baldosa txikiz josia izaten dute. Baina diseinu disziplina guztietan bezala, honetan ere badago ideia berriak plazareatzen dituena.

Munduko pizsina kuriosoenak biltzen dituen post-a da gaurkoan ekartzen dizuedana. Divine Caroline blogaren eskutik datorrena. Hemen ikusten duzuena eta gehiago ageri direna. Merezi du tartetxo bat ez bada ere, hauek begira ematea.

Munduko Piszina Harrigarrienak (EN)

« Older Entries

AnttonP | Antton Peñak sorturiko Estudio birtuala da | Diseinua: 2010