
2010ko Apirilak 16, Ostirala
(Eta aspaldiko partez, hemen gara bueltan… baina, ez dugu horren inguruan hitz egingo. Goazen harira!)
Zihur zuetariko askok letra mota ezberdinen artean murgildu beharra izan duzuela, guord-en aritzeko besterik ez bada izan ere. Oraingoan garrantzitsuenak biltzen dituen lan batekin nator. Baina ez naiz ohituta gauden blogetako post horietako bati buruz ari.
Kimikoek erabiltzen duten moduko taula periodiko bat da, baina, elementuak agertu beharrean, letra motak ageri dira bertako zeldatxo bakoitzean. Autorearen ustezko garrantziaren arabera ageri dira guztiak, bakoitzak puntuazio bat duelarik.
Taula erabilgarria baino kuriosoa izango da agian baina, nork ez luke horrelako bat bulegoko mahaiaren gainean eskegiko? Horretan ere pentsatu du egileak, kamixetak eta posterrak salgai jarri bait ditu.
Badakizue, norbait horrelako bat janztera animatzen bada, argazkiak ikustea nahi ditugu!
Iruzkin bat dago | Atalak: Bloga, Diseinua, Internet | Etiketak:
Idatzi IruzkinaAnttonP | Antton Peñak sorturiko Estudio birtuala da | Diseinua: 2010
Iruzkin bat dago
Taula inprimatu eta bulegoan itsatsi dut. Niri behintzat erabilgarria iruditu zait. Askotan letra tipo baten irudia izaten dut buruan, baina ez naiz izenarekin gogoratzen.
Eskerrik asko Antton!