
2010ko Apirilak 20, Asteartea
Sarri entzun dugun koletilatxoa da hau “Don’t Worry, Be Happy!” baina, batzuetan egia da zail egiten zaigula.
Gaurkoan nire eskuetara iritsi den liburutxo bat aurkeztera nator. Oso azkar irakurtzen den liburua bada ere, benetan pentsatzea eragiten digun horietako bat da. Bizitza nola eraman esaldi labur laburretan azaltzen du, bere iruditxoa beti ondoan daukalarik.
Baina ez dizuet liburua bizitzaren filosofia interesgarriari buruz aritzen delako aukeztu. Irakurtzen nindoala, sekulako aholkuak iruditu zaizkit diseinatzaile batentzako, bizitzari ezezik, diseinu prosezuari edo kreatiboari zuzenean lotu daitezkeelarik. Jarraian liburuaren irudi batzuk usten dizkizuet, eta lor dezazuen animatu, eta benetan norbaitek, bere diseinatzeko ikuspuntua aldatzen duen.
Liburua erosi nahi izan eskero, fnac-en ere aurki dezakezue.
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Web-Diseinua, etaabarrak | Etiketak:
Idatzi IruzkinaAnttonP | Antton Peñak sorturiko Estudio birtuala da | Diseinua: 2010