
2010ko Apirilak 29, Osteguna
Aurrekoan ekarri nizuen letra mota ezberdinak biltzen zituen taula bat. Baina honekin nahikoa ez bazenuten, beste letra moten inguruko lan bat dakarkizuet gaurkoan.
Taula edo mapa honek, behar bakoitzerako erabil dezakegun tipografia aukeratzen laguntzen digu. Zertarako den, eta nolako gustuak ditugun arabera, gidatzen joango da gezi eta koadroen artean, guretzat egokiena den estiloa aurkitu arte.
Lana Julian Hansen diseinatzaile danimarkarren eskutik dator, eta ImageSpark diseinuaren sare sozialean aurkitu
dezakezue erresoluzio osoan.

Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua, Web-Diseinua | Etiketak:
Idatzi IruzkinaAnttonP | Antton Peñak sorturiko Estudio birtuala da | Diseinua: 2010