Archive for March, 2011

Esperientziek sor dezaketen emaitza

Monday, March 28th, 2011

Esperientzia diseinua modan dagoen zerbait dela esan dezakegu. Diseinatzaileak erabiltzaileak sentituko duena diseinatu nahi du.

Badira esperientziak diseina ezinak direla dioten korronteak, baina zihur gaur dakarkigun produktuaz ideia nolabait aldatuko dutela. Energia aurrezteko aparatu hauek, nolabait naturari egiten diogun mina pertsonifikatu egiten dutela esan daiteke, epe luzerako zerbait, momentuko bihurtuz. Baina sarri diotsuedan bezala, nik ez dizuet hitzez azalduko, bideoa ikusita sentituko duzuena. Hona hemen bideoa.

Ezin izan dut produktuen inguruko informaziorik gehiagorik aurkitu, autorea soilik: Marc Hassenzahl

Nolako diseinu grafikoa izan beharko luke zureak?

Monday, March 28th, 2011

Izenburuko galderari zure erantzuna aurkitzeko erreminta izan nahi du gaur dakarkizuedan infografiak… Eta hartzen duzun erabakiak izango dituen ondorioak azalarazten ahaleginduko da, erabakia hobea izan dadin. Umore klabean bada ere, ez al dauka arrazoirik?

Eta zuen bezeroek, nolako lanak nahi izaten dituzte?

Criterionen ikusia

Irudia tamainu osoa ikusteko

Zenbateko CO2 emosioak sortzen ditu nabigatzeak? [Infografia]

Sunday, March 6th, 2011

Ekologia modan dagoen zerbait dela esan daiteke. Diseinu prosezu gehientxuenek ingurugiro aspektuak kontutan hartzen dituztela diote, eta hemendik sortzen diren produktu askok marketing erreminta bezala erabiltzen dute.

Etxeetan ere astiro bada ere, ohiturak aldatzen goaz ahalik eta gutxien kontsumitu ahal izateko. Baina kontuan al daukagu hori interneten nabigatzen ari garen bitartean?

Jarraian ikus dezakezuen infografiak, nabigatzaileaz egiten dugun ekintza bakoitzak daukan gastu energetikoa plazaratzeko ahalegina egiten du. Ba al zenekiten google-en egiten duzuen bilaketa bakoitzeko zenbat karbono dioxido zabal harazten duzuen atmosferara?

Zihur hemendik aurrera bilaketaren hitz klabeak jarri aurretik zerbait pentsatuko dugula, edo ez…

IncubaWeb-en ikusia

Zergatik ez lukete diseinatzaileek bakarrik lan egin behar

Thursday, March 3rd, 2011

Bakarka ideiak sortzeko teknikak dauden arren, sarri errazagoa da taldean gaudela, arazo bati era egokian erantzuna aurkitzea. Badaude teknika hauetan oinarrituta, bakarka lan egitean sinisten dutenak. Baina gaur dakargun artikuluaren idazleak justu kontrakoan sinisten du.

Taldeko lanaren gaineko fede itxuaz, hainbat arrazoi ematen ditu.



Baina nik azaldu baino, artikulua irakurtzea izango da hobe. Hemen usten dizuet esteka:
Why Designers Should not Work Alone

Irudia: TheImageGroup

AnttonP | Antton Peñak sorturiko Estudio birtuala da | Diseinua: 2010