Azaroa 19th, 2007
Aurreratzen da eguna!!!
Hemen doaz: Jaitsi
| Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Aurreratzen da eguna!!!
Hemen doaz: Jaitsi
Zihur zuetariko asko, web munduari nahiko loturik zaudela, baina askok, ez duzue zuen web orrialdea eraikitzen serbitzariaren alokairuaren prezioa dela eta. Gaur, Diego-ri esker, Nominaliak urtebeterako domainua eta 10 GB-ko hospedaia eskaintzen du, eta gaurko egunagatik DOAN!!
Hau eskatzeko, honako helbide honetara jotzea besterik ez duzue, bertan, emaila eskatuko dizue, eta ondoren datuak. Hau eman eta gero, nahi duzuen domainua erregistratzeko aukera izango duzue. Neuk, AnttonP.eu domeinua erregistratu dut (.eus oraindik ez dago martxan eta)
Ea askori baliagarria zaizuen, eta mila esker Diego abixuagatik!
Gogoratu!! Promozioa, gaurko egunean bakarrik dago martxan!
Bueno, azkenik amaitu zaizkigu oporrak, eta bueltan gara jada! Jende askok esan dit asko bidaiatu dudala aurten… eta egia esan, gehiegitxo! Etxea zer den konturatzeko balio izan dit, herritxoak zer ematen duen… asfaltozko eraikuntza handiek ematen ez duten zerbait!! jeje, baina filosofo izateari hutziz…
Hasieran, zurizan izan nintzen, piriniotan. Arizmendi ikastolako udalekuetako monitore bezala joan nintzen, nahiz eta “ikasle” askoren lagun bezala bueltatu naizen. Irudian ikus dezakezue, Goienkarian agertutako berri laburra (mila esker imamon abixatzearren).
[photopress:zuriza_600x504.shkl.jpg,full,pp_image]
Alde batetik, zurizan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi nizkieke, gehienbat monitoreei. Izugarria izan da astebete hauekin banatzea. Asken egunean, bertso zaio bat egin genuen monitoreek, eta niri idatzitakoa banatzea nahi nuen zuekin. Mila esker Idoia bertsoagatik!
Aramaixotar mutil jatorra
tirolinaren maixua
metrosexuala ez da baina
depilatzen hasia da
Begiradatxo gaizto horrekin
da mutikote goxua,
adar-jotzaile amorratua
inoiz ez dauko nahikua
aste hau inoiz ez ahaztutzeko
hartuku gero tragua.
[photopress:IMGP4417.JPG,full,pp_image]
Egia esan, jende asko ez da enteratu ni berez non naizen (esta larregik faltan bota ere, jeje)
Post hau kanadatik idatzia da… Hiru bat asterako etorri naiz bertara, ea zerbait ezagutzen dugun, eta noski, guztiok esagutzen duzuen zerbaiten argazkia jarriko dizuet:
Zer ote?? niagarako ur jauziak
Ea astean zehar gehiago jartzeko aukera dudan!!
Barre egiteko edo…. Hemen usten dizuet powerpoint bat, ea gustatzen zaizuen. “Euskaldunak” harrigarriak izan gaitezke!
Azterketa astea hurbiltzen den einean jendea apunte eske hasten da IXIL ZAITEZTEN BEINGOZ!!!!! hemen doaz apunte batzuk:
Elektrotekniako Magnetismoak, Transformadoreak eta Eguzki energia
Azkenik bota dute, baita osorik bota ere, Mila Esker GoiTB botatzearren!
Zihur zuetariko askok ez duzuela ikusi, eta norbaiti ikustea gustatuko balitzaio, sarean jarri dut! Jende pila ari zait DVD-a eske (eta ez “es que”) beraz hor daukazue:
Iritsi zaigu etxera bueltatzeko ordua, eta baita bidaiari buruzko zerbait kontatzekoa ere. Eta irudiek 1000 hitzek baino gehiago balio dutenez, zer hobe argazki batzuk baino. Ea gustatzen zaizkizuen…. (jo albumera)

[photopress:desfile.jpg,full,1]
Noiz bait egin behar da zerbait lehenengo aldiz, eta biharkoa izango da gure lehenengoa. Arizmendi ikastolak eginiko moda desfilea botako du goitb-k, eta montajea guk geuk egina da (Mila esker HodeiB “Balanz” laguntzagatik!). Emizioa bihar, domeka, arratsaldeko 7-etan egingo da, ea gustatzen zaizuen…
Sortzailea izateaz gain, aktore bezala ere agertuko naiz, Laster Holllywood-era!!!
Hona hemen goienkariko artikulua…
[photopress:goitb_desfile2.jpg,full,1]
Argazkian, ezkerrean, ni neu, ta eskuinean Iñigo Alzola.
Aste hau, pixka bat hurrun pasatzea erabaki dut, Alemaniara etorri gara, trukaketa kultural baten partaide. Traben-Trarbach izeneko “village” batean gaude kokaturik, bertan bait dago bertakoen eskola. Mosella ibai ondoan dago herria, nahiz eta gutako asko, bertan ez “bizi”, inguruko herritxoetan baizik. Oso ongi portatzen ari dira gurekin, eta eskerrak ematea nahi nieke (nahiz eta euskaraz asko ez egin), eta bide batez, nire falta azaltzea.