Archive for May, 2010

Up There Filme Laburra

Sunday, May 2nd, 2010

Gaurkoan filme labur bat aurkeztuko dizuet. Up there (ap der) du izena eta Stella garagardo enpresak filmatua da, zihurrenik kanpaina biral bat egiteko asmotan, eta momentuz lortzen ari dira.

Filmetxoak egun indarra galtzen ari den industria baten historia kontatzen du, publizitate margolariena hain zuzen ere. Bertan generazio batek baino gehiagok hartzen dute parte eta benetan hauek nola lan egin izan duten aurkezten da. Gainera gaur egungo inprenta digitalen aurka dituzten onurak ere erakusten dituzte beraz, irauten duen 12 minutu eskasetan agian, zuen publizitateari buruzko ikuspuntua aldatuko duzue.

Informazio gehiago nahi izan eskero, web orrialde propioa ere badauka proiektuak. Bertan aurkituko dituzue xehetasun gehiago.

Up There [En]

AnttonP | Antton Peñak sorturiko Estudio birtuala da | Diseinua: 2010