Saturday, September 25th, 2010
Hemen daukagu “Nola Egiten da” atal berrirako beste bideo bat. Bertan, Google berak Nexus One mugikorra sortzeko jarraituriko pausoak azaltzen dira. Egia da nahiko ikutu propagandistikoa duela baina diseinu prozesua ikus daiteke.
Hemen jartzen dizuedana lehenengoa besterik ez da. Saltoa eta gero serie txiki honetako beste hiru bideo labur dituzue. (more…)
Thursday, September 23rd, 2010
Gaurkoan ikus dezakegun bideoa, kuriosoa behintzat bada. Steven Johnson-ek sorturiko laburmetraia da, ideiak nondik datozen azaldu eta bidez batez plazaratu berri duen liburua aurkezteko.
Autoreak ideiak munduarekin konpartitzearen garrantzian egin nahi du indar. Baina lasai beraren ideiekin ados ez bazatozte, bideoa bera ikusteko ikusgarria da.
core77-n ikusia
Tuesday, September 21st, 2010
Interesgarria izaten da beste diseinatzaileek lan nola egiten duten ikustea. Bakoitzak modu ezberdina dauka inspiratzeko, aukeraketa egiteko, eta gehienetan helburuak berak ere ez dira berdinak izaten.
Gaurkoan Nokiako diseinatzaile nagusiari, Mark Delaney-ri eginiko elkarrizketa dakarkizuet. Bertan konpainia finlandesaren diseinu prozesu osoa azaltzen du, oso tonu eramangarrian. Ingleses dago, baina zihur ulertuko duzuela.
Ea laster euskal diseinatzaileenak ere ikusteko aukera daukagun!
Sunday, September 19th, 2010
Hor lan egitea gustatuko litzaidake! edo I wish I worked there! Horrela deitzen da gaur aurkeztu nahi dizuedan liburua.
Guztiok entzun dugu Google-eko langileak oso egoera onean lan egiten dutela, edo FaceBook-ekoek patineteak dituztela bulegoan zehar mugitzeko. Baina barnetik jende gutxik ikusi ahal izan ditu bulego hauek. Hori da liburuak konpondu nahi duena. Will Knight eta Edward Denison autoreek mundu mailako hainbat enpresa garrantzitsuren bulegoak aztertu eta argitalpen honetan plazaratu dituzte.
Enpresa hauen artean, Dyson, Sony, Philips… modukoak aurkitzen dira. Baina liburuak zertan datzan azaldu baino, hobe dugu autoreek eginiko trailertxoa ikustea.
Liburua hainbat dendatan aurki dezakezue, baita Amazon-en ere. Baina zihur zuetariko askok prezioa ikusterakoan atzera egingo duzuela. Zuentzat, hemen aurkezten dizuet konponbide txiki bat.
Hain enpresa famatuek ez, baina bulego txikiagoek euren barrualdea erakusten digute horretarako prestaturik dauden webgune berezietan. Hauen adibide dira, wherewedowhatwedo, workstationsetups edo officesnapshots bezalakoak. Gainera liburuaren autoreek Flickr-eko kontu bat ireki dute, dirudienez bertan bulegoetako irudiak eskegitzeko. Halere, eta arraroa dirudien arren, utzik dago. Ziur lehenago edo beranduago zerbait jarriko dutela!
Beraz badakizue; liburua erostera animatzen bazarete, kontatu zer moduzkoa den, edo bestela anima zaitezte interneten zuen enpresa berrirako, edo aldatzea nahi duzuen logela horretarako ideiak biltzen.
Liburuaren Gune Ofiziala
Sunday, September 19th, 2010
Since everybody is a user, everybody has an opinion on how his experience should be. And many are very eager to utter their opinions really strongly. But that doesn’t mean that every user is a designer. Asking for salt doesn’t make you a cook. The user has his own opinion, the user experience designer deals with different opinions and tries to find the best compromise. Good compromises are not in the middle, they are above than the initial options: good compromises are synthetic (If your options are coward or foolhardy, the synthesis is courageous).
The Design Cubicle
(Gaztelaniara Itzuli)