Azkenaldian gogori-gorian dagoen gai bat dela esan daiteke. Koloreek zer adierazten duten, modu batean edo bestean erabilita zer transmititzen dugun, zer lortu daitekeen bakoitzaz,.. Asko aztertzen hari da. Lehendik ere intuizioz atera gintezkeen konklusioak badira ere, hainbat ikerketa agertu dira azkenaldian gai honen inguruan. Badira hemen argitaratu ditugun batzuk ere… Adibidez hau, edo beste hau…
Gaurkoan ikus dezakegun infografiak antzeko zerbait egiten du, baina faktore berri bat ikertara sartuz… Kolore bakoitzak esanahi ezberdinak dituen arren, hauek nabarmen aldatzen dira aurkitzen garen herrialdearen arabera. Hori erakustea nahi du irudikapen honek. Tonu bakoitzak transmitituko duena, munduko punta batean edo bestean erabili eskero. Baina irakurtzen jarraitu beharrean, hobe izango da irudia bera ikustea.
Irudikapena InformationIsBeautiful-ek egina da, eta honako estekan aurki dezakezua irudia erresoluzio osoan.
Bideoak guztia dio. Lucas Jatobá kreatiboak bere hiria 3 urtez izandakoari egindako omenaldia azaltzen du. Bideoak jada 25000 bisita baino gehiago lortu ditu. Publizitate birala ote?
Auskalo, baina bideoak merezi ditu gure minutu pare bat. Edozertarako izan gaitezke berritzaile, baita agurrak moduko ekintza xumeetan…
Ez dakit Blair Sligar-ek egiten duena diseinua den… Baina grabatu duten bideoak hauen diseinu prozesua azaltzen duela esan daiteke. Zihur zuen prozesuaren bideoa montatzeko inspirazio bezala balio izango dizuela.
Diseinu guztien atzean dagoen zerbait da. Kolore paleta. Aukeratzerakoan, batzuk itxurari ematen diote garrantzia, beste batzuk berriz esanahiei. Test King-ekoek oraingoan, bigarren aukera hartu dute, kolore bakoitza noiz erabili behar dugun esateko.
Guzti hau era ordenatuan jarri, eta jarraian dakarkizuedan infografia garatu dute. Web diseinua enfokaturik dago, baina edozertarako baliagarria izan daiteke. Eta zuek, kasu egiten al diozue kolore bakoitzak transmititu dezakeenari?