Esperientzia diseinua modan dagoen zerbait dela esan dezakegu. Diseinatzaileak erabiltzaileak sentituko duena diseinatu nahi du.
Badira esperientziak diseina ezinak direla dioten korronteak, baina zihur gaur dakarkigun produktuaz ideia nolabait aldatuko dutela. Energia aurrezteko aparatu hauek, nolabait naturari egiten diogun mina pertsonifikatu egiten dutela esan daiteke, epe luzerako zerbait, momentuko bihurtuz. Baina sarri diotsuedan bezala, nik ez dizuet hitzez azalduko, bideoa ikusita sentituko duzuena. Hona hemen bideoa.
Ezin izan dut produktuen inguruko informaziorik gehiagorik aurkitu, autorea soilik: Marc Hassenzahl
Izenburuko galderari zure erantzuna aurkitzeko erreminta izan nahi du gaur dakarkizuedan infografiak… Eta hartzen duzun erabakiak izango dituen ondorioak azalarazten ahaleginduko da, erabakia hobea izan dadin. Umore klabean bada ere, ez al dauka arrazoirik?
Eta zuen bezeroek, nolako lanak nahi izaten dituzte?
Ekologia modan dagoen zerbait dela esan daiteke. Diseinu prosezu gehientxuenek ingurugiro aspektuak kontutan hartzen dituztela diote, eta hemendik sortzen diren produktu askok marketing erreminta bezala erabiltzen dute.
Etxeetan ere astiro bada ere, ohiturak aldatzen goaz ahalik eta gutxien kontsumitu ahal izateko. Baina kontuan al daukagu hori interneten nabigatzen ari garen bitartean?
Jarraian ikus dezakezuen infografiak, nabigatzaileaz egiten dugun ekintza bakoitzak daukan gastu energetikoa plazaratzeko ahalegina egiten du. Ba al zenekiten google-en egiten duzuen bilaketa bakoitzeko zenbat karbono dioxido zabal harazten duzuen atmosferara?
Zihur hemendik aurrera bilaketaren hitz klabeak jarri aurretik zerbait pentsatuko dugula, edo ez…
Bakarka ideiak sortzeko teknikak dauden arren, sarri errazagoa da taldean gaudela, arazo bati era egokian erantzuna aurkitzea. Badaude teknika hauetan oinarrituta, bakarka lan egitean sinisten dutenak. Baina gaur dakargun artikuluaren idazleak justu kontrakoan sinisten du.
Taldeko lanaren gaineko fede itxuaz, hainbat arrazoi ematen ditu.
Hasteko, gizartearekiko isolaketa osasunarentzako txarra dela dio. Mundu guztiak jendez inguraturik egiten du lan. Isiltasunak ere arreta galaraz dezake.
Sormena bakarka gaudenean datorrela onartzen du, baina dinamikotasunik gabe, sormenik ematen ez dela defendatzen du.
Normanakoaren tentuak (animoak) lanean askoz eragin handiagoa du. Talde lanean aritzean, partaide baten apalunea beste baten baikortasun momentu batez nibela daitekeen artean, ez da hau gertatzen bakarka lan egiten denean.
Eta amaitzeko, bakarrik lan egiteak bigarren iritzi bat ez izatea dakar. Horrela, ideiak behar beste landu gabe irten daitezkeelarik.