Apirilaren lehengo astean, Buenafuente programan agerturiko bideoa da gaur dakarkizuedana. Unibertsitatean zati bat ikusteko aukera izan dugu, eta tartetxo honek entrebistatuarengan kuriositatea pizteko balio izan dit.
Bideoan ikusiko duzuen gazte hau, Pau Garcia-Mila da. EyeOs-eko sortzaileetako bat. Liburu bat idatzi berri homen du, eta hau aitzakia, la Sextara iritsi da bere ekintzaletasunarekiko ikuspuntua azalduz. 23 urteko gazte bat izateko harrigarria da ideiak zein argi dituen, eta nolako aholkuak ematen dituen benetan berritzailea den zerbait kaleratzean nahi duen edonorentzat. Baina beti diotzuedan bezala, ez nahiz gehiegi luzatuko, eta bideoaz utziko zaituztet. Zihur batek baino gehiagok twitter-en jarraitzen amaitzen duela.
Core77-k sorturiko bideo seriearen barruan dago gaur aurkeztea nahi dizuedan bideoa. Andrew Dent-ena, Rols Royce eta Cambridge University bezalako entitateentzat lanean aritu den diseinu doktore bat. Sustainability in 7 deituriko serie hau, jasangarritasunaren inguruan sorturiko bideo bilduma bat da, diseinatzaile ezberdinek hainbat klabe ematen dituztelarik.
Dent-ek oso era garbian ECOdisenuaren prozesua eta puntu garrantzitsuenak islatzea lortu du 7 punturekin. 2 minutu eta erdi inguruan, zihur prozesuaren ideia bat egingo zaretela. Hemen usten dizuet bideoa: