
2011ko Mayk 8, Sunday
Ez ditugu sarri euskal adibiderik jartzen, baina gaurkoak merezi duela uste dut. Zea Mays taldearen Negua Joan Da Ta bideoklipa da hemen daukazuen bideoa. Baina hemen agertzeko arrazoiaz galdezka ari bazarete, “play”-ari ematea besterik ez daukazue eta berehala konturatuko zarete.
Bideoklip osoa mutuentzako hizkuntzan diarduen pertsona baten planoekin egina da, kolektibo honi musika hurbiltzeko ahalegina eginez. Benetan berritzailea iruditu zaidan zerbait. Ea tendentzia sortzeko gai den!
Zihur “Concierto para sordos” moduko iniziatibak inspirazio modura erabili dituztela.
Hemen ikus dezakezue bideoklipa kalitate osoan
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, etaabarrak, IkusiTaBanatu | Etiketak:
Idatzi Iruzkina