
2011ko Julyk 3, Sunday
[The translation is not ready yet]
Zihur sarri gertatu zaizula. Eskura benetan berritzailea den teknologia bat izan, baina probetxuzko gauzarik egiteko gai ez izan.
Badirudi, zuri ez ezik, beste askori ere gertatzen zaiola, eta Google handia hontaz konturatu dela. Honi erantzunetan sortu du gaur aurkeztera natorkizuen poriektu berria. DemoSlam deitzen da eta bideo bitartez erakustea nahi digute beraien teknologia nola erabili. Modu originalak aurkezten dizkigute, google-en erramintak erabiltzeko. Gainera, montatu duten plataformari esker, erabilerak botatzen joan gaitezke, kanpeonatu moduko batez, bideorik onenak klasifikatzen direlarik.
Baina errazena, bideo batzuk ikusten ustea izango da. Ea gustatzen zaizkizuen!
Baina bideo guztiak ikustea nahi badituzue, bisita ezazue proiektuaren webgunea. Jarraian daukazue esteka.
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, etaabarrak, Internet, Teknologia | Etiketak:

2011ko Aprilk 12, Tuesday
Apirilaren lehengo astean, Buenafuente programan agerturiko bideoa da gaur dakarkizuedana. Unibertsitatean zati bat ikusteko aukera izan dugu, eta tartetxo honek entrebistatuarengan kuriositatea pizteko balio izan dit.
Bideoan ikusiko duzuen gazte hau, Pau Garcia-Mila da. EyeOs-eko sortzaileetako bat. Liburu bat idatzi berri homen du, eta hau aitzakia, la Sextara iritsi da bere ekintzaletasunarekiko ikuspuntua azalduz. 23 urteko gazte bat izateko harrigarria da ideiak zein argi dituen, eta nolako aholkuak ematen dituen benetan berritzailea den zerbait kaleratzean nahi duen edonorentzat. Baina beti diotzuedan bezala, ez nahiz gehiegi luzatuko, eta bideoaz utziko zaituztet. Zihur batek baino gehiagok twitter-en jarraitzen amaitzen duela.
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua, etaabarrak, Internet | Etiketak:

2011ko Marchk 6, Sunday
Ekologia modan dagoen zerbait dela esan daiteke. Diseinu prosezu gehientxuenek ingurugiro aspektuak kontutan hartzen dituztela diote, eta hemendik sortzen diren produktu askok marketing erreminta bezala erabiltzen dute.
Etxeetan ere astiro bada ere, ohiturak aldatzen goaz ahalik eta gutxien kontsumitu ahal izateko. Baina kontuan al daukagu hori interneten nabigatzen ari garen bitartean?
Jarraian ikus dezakezuen infografiak, nabigatzaileaz egiten dugun ekintza bakoitzak daukan gastu energetikoa plazaratzeko ahalegina egiten du. Ba al zenekiten google-en egiten duzuen bilaketa bakoitzeko zenbat karbono dioxido zabal harazten duzuen atmosferara?
Zihur hemendik aurrera bilaketaren hitz klabeak jarri aurretik zerbait pentsatuko dugula, edo ez…
IncubaWeb-en ikusia
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, etaabarrak, Internet | Etiketak:

2010ko Decemberk 16, Thursday
Guztiok dakigu zerbait koloreen inguruan. Beltzak heriotzera gogorarazten gaituela, edo zuriak bakera bada ere. Baina, benetan zakoki koloreen teoria ezagutzea ez da erraza. Hori egiten ahalegintzen da deskubritzera gatozen web gune hau.
Color-es deitzen den orriak informazio ugari dauka koloreen inguruan, hauen kultura, psikologia eta fisika moduko aspektuak jorratzen dituelarik. Ba al zenekiten koloreak zientifiko edo kuantitaboki neur daitezkeela? Edo Issaac Newton-ek sortu zuela gaur egungo kolorearen kontzeptua asmatu zuena?
Kuriositateagatik ez bada ere merezi du txoko honetatik pasadatxo bat egitea. Zihur zure urrengo proiekturako informazio baliagarriren bat aurkitzeko aukera daukazula!
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua, Internet, Web-Diseinua | Etiketak:

2010ko Octoberk 18, Monday
Egia da azken aldian gizakiaren konportamoldea, pentsatzeko modua, sentimenduak, etab. aztertzea modan jarri dela. Gure blogean bertan ikus daiteke, orainarteko postik bisitatuena, [Zein emozio eragiten digute koloreek] izan da. Ikerketa da diseinu on baten zutarri nagusia. Horregatik egin du TNS estatistika enpresak jarraian aurkezten dizuedan datu bilketa.
Munduan zehar, eta herrialdeka banaturik, 50000-tik gora pertsona galdetu dituzte, hauen internetari buruzko erabileraz. Zenbat denbora dela erabiltzen duten, zertarako, zenbat aldiz konektatzen diren egunean, eta zenbat denborarako… moduko galderak izan dira egin dituztenak, eta emaitza plazaratu berri dute, modu benetan ikusgarrian.
Infografia interaktiboa izan da datuak bistaratzeko aukeraturiko formatua. Bertan, filtroak esar ditzakegu, datuak herrialdeka, edo galderaka ordenatuz. Guztia kolore argiz eta grafikoz ongi hornitua. Halere, flash teknologia erabiltzen duen programatxoa gustoko ez badaukazue, pdf formatuak ere datuak deskargatzea posible duzue.
Guzti horretarako web orrialde bat jarri dute martxan, Digital Lives deitzen dena.
Bertatik aurrera, norberaren esku dago datu hauek zertarako erabili. Produktu berri bat, interneten erabileraren analisia, herrialde txiroen egoera, etab… Zeintzuk dira zuek atera dituzuen ondorioak?
IsoPixel-en ikusia
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Internet, Teknologia, Web-Diseinua | Etiketak: