2010ko Abuztuak 30, Astelehena

Askok galdetuko diote hau euren buruei, gehienbat ikasle moduan ari direnek. Nolakoa izan beharko nintzateke diseinatzaile perfektua izateko?

Michael Roller diseinatzaile industrialak, galderaren erantzuna aurkitzeko inbestigazio lan txiki bat egin du, eta orain badakigu zeintzuk diren beharrezkoak ditugun gaitasunak. Lana, produktu diseinatzaileentzakoa da, baina, zihur grafika munduan aritzen direnek ere, baliagarri izango dutela.

Emaitzak lortzeko, Roller-ek egungo diseinatzaile pisutsuenetariko batzuk elkarrizketatu ditu, hauentzat enpresan sartu berria izango den diseinatzaile bati eskatuko lietzaizkiokeen gaitasunegatik galdezka.

Emaitza modu txukun batean dakarkigu gainera. Hona hemen datuekin eginiko infografia txiki bat.

Diseinatzaile Perfektuaren Infografia

Bertan atal bakoitzetik diseinatzaileen arteko galdeketaren emaitzak agertzen dira, ehunekotan adierazita, diseinatzaile bakoitzak erantzun ezberdinak eman bait ditu. Baina, gaineko irudian ageri den informazioa nahikoa ez bazaizu, lasai, Michael Roller-ek lorturiko datu guztien xehetasun guztiak pdf batean kaleratu bait ditu. Jarraian ageri da dokumentua. Gainera, norbaitek deskargatu nahiko balu, bisorean bertan izango du aukera.

Beraz, aurrerantzean, norbaitek ez badaki, zergatik ez daukan lanik, argi dauka zertan hobetu! Nik “Ideation Sketching” atalean daukat hobetu beharra, eta zuek?

Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua | Etiketak:

2010ko Ekainak 16, Asteazkena

Zihur hilabete batzutatik hona, zuetariko askok Objectified filme/dokumentala ikusi duzuela. Eta askori, Diseinu Industrialaren xarma barruraino sartu zaizuela. Guzti hauentzako da gaurkoan dakarkizuedan dokumental seriea.

Genius of Design dauka izena eta BBC-k ekoiztutako 5 kapitulutako seriea da. ID-aren historia kontatzen duen dokumental honek munduko diseinatzaile onenen kolaborazioak erabili ditu Diseinuaren panorama erakusteko.

Baina larregi luzatu gabe, bertan usten dizuet saren ikusi ahal izateko esteka. Hau denbora mugatuz egongo da. Hala ere, berandu bazabiltzate, badakizue sarean aurki ahal izango duzuela.

Genius Of Design

Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua | Etiketak:

2010ko Apirilak 29, Osteguna

Aurrekoan ekarri nizuen letra mota ezberdinak biltzen zituen taula bat. Baina  honekin nahikoa ez bazenuten, beste letra moten inguruko lan bat dakarkizuet gaurkoan.

Taula edo mapa honek, behar bakoitzerako erabil dezakegun tipografia aukeratzen laguntzen digu. Zertarako den, eta nolako gustuak ditugun arabera, gidatzen joango da gezi eta koadroen artean, guretzat egokiena den estiloa aurkitu arte.

Lana Julian Hansen diseinatzaile danimarkarren eskutik dator, eta ImageSpark diseinuaren sare sozialean aurkitu

dezakezue erresoluzio osoan.

Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua, Web-Diseinua | Etiketak:

2010ko Apirilak 16, Ostirala

Letra Moten Taula Periodikoa

(Eta aspaldiko partez, hemen gara bueltan… baina, ez dugu horren inguruan hitz egingo. Goazen harira!)

Zihur zuetariko askok letra mota ezberdinen artean murgildu beharra izan duzuela, guord-en aritzeko besterik ez bada izan ere. Oraingoan garrantzitsuenak biltzen dituen lan batekin nator. Baina ez naiz ohituta gauden blogetako post horietako bati buruz ari.

Kimikoek erabiltzen duten moduko taula periodiko bat da, baina, elementuak agertu beharrean, letra motak ageri dira bertako zeldatxo bakoitzean. Autorearen ustezko garrantziaren arabera ageri dira guztiak, bakoitzak puntuazio bat duelarik.

Taula erabilgarria baino kuriosoa izango da agian baina, nork ez luke horrelako bat bulegoko mahaiaren gainean eskegiko? Horretan ere pentsatu du egileak, kamixetak eta posterrak salgai jarri bait ditu.

Badakizue, norbait horrelako bat janztera animatzen bada, argazkiak ikustea nahi ditugu!

Periodic table of typefaces

Iruzkin bat dago | Atalak: Bloga, Diseinua, Internet | Etiketak:

1. orria 1tik 1

AnttonP | Antton Peñak sorturiko Estudio birtuala da | Diseinua: 2010