2011ko Novemberk 21, Monday

Denbora bat bada interneten gaur dakarkizuedan bideoa bueltaka ari dela. Bi-hiru astetik, bideoa ikusi nuenetik, honi bueltaka aritu naiz, kasualitatez, gaur entregatu berri dugun proiektuak iraun duena. Oso proiektu azkarra behar zuen, baina, kalitatearen garrantzian ere arreta jartzeko eskatu ziguten.

Amaierako faseetan, denbora ez zen sobera zegoen zerbait, eta nolabait aukeratzeko beharrean sentitu ginen. Nor irabazi zuen argi dago, denborak. Emaitza horrelakoa izan da. Batzuk agian ez dute diferentzia igarriko, baina gu beintzat ez gara gustora gelditu.

Hau azaltzea nahi du hemen daukagun bideoak. Sormena, ez da denborarekin loturiko zerbait, askatasuna eta flexibilitatearekin bat datorren zerbait baizik…

Beraz, lan egiteko modua aldatu beharko genuke? Atera ditzala norberak bere konklusioak!

Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua, etaabarrak | Etiketak:

2011ko Septemberk 5, Monday

Diseinuaren munduan mugitzen bazara, eta hare gehiago zure ogibidetzat baduzu, uneren batean ez bada ere, zure kabuz lan egitea pentsatu duzula. Baina bururatzearekin bat, murua zalantzaz beteko zitzaizun eta arriskuak besterik ez zenituen ikusiko. Eta zalantzaz betetako laku hortatik, zeundenetan gelditzeko asmoaz irtengo zinen zihurrenik.

Sentsazio honi aurre egiteko sortu da ba gaur dakarkizuedan bideoa. EnprendedoresTV-ek sorturiko bideoa da hau. Zihur nago, bideoa amaitzerako zuen enpresa sortzeko gogoa pizten zaizuela. Pena bat erderazko bertsioa bakarrik aurkitu dudala. Hemen doa:

YouTube Preview Image

Eta bideo gehiago ikustea nahi badituzue, http://www.emprendedorestv.com/ -era jotzea besterik ez daukazue…

Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua, etaabarrak | Etiketak:

Zihur sarri gertatu zaizula. Eskura benetan berritzailea den teknologia bat izan, baina probetxuzko gauzarik egiteko gai ez izan.

Badirudi, zuri ez ezik, beste askori ere gertatzen zaiola, eta Google handia hontaz konturatu dela. Honi erantzunetan sortu du gaur aurkeztera natorkizuen poriektu berria. DemoSlam deitzen da eta bideo bitartez erakustea nahi digute beraien teknologia nola erabili. Modu originalak aurkezten dizkigute, google-en erramintak erabiltzeko. Gainera, montatu duten plataformari esker, erabilerak botatzen joan gaitezke, kanpeonatu moduko batez, bideorik onenak klasifikatzen direlarik.

Baina errazena, bideo batzuk ikusten ustea izango da. Ea gustatzen zaizkizuen!

YouTube Preview Image YouTube Preview Image

Baina bideo guztiak ikustea nahi badituzue, bisita ezazue proiektuaren webgunea. Jarraian daukazue esteka.

DemoSlam

2011ko Mayk 8, Sunday

YouTube Preview Image

Ez ditugu sarri euskal adibiderik jartzen, baina gaurkoak merezi duela uste dut. Zea Mays taldearen Negua Joan Da Ta bideoklipa da hemen daukazuen bideoa. Baina hemen agertzeko arrazoiaz galdezka ari bazarete, “play”-ari ematea besterik ez daukazue eta berehala konturatuko zarete.

Bideoklip osoa mutuentzako hizkuntzan diarduen pertsona baten planoekin egina da, kolektibo honi musika hurbiltzeko ahalegina eginez. Benetan berritzailea iruditu zaidan zerbait. Ea tendentzia sortzeko gai den!

Zihur “Concierto para sordos” moduko iniziatibak inspirazio modura erabili dituztela.

Hemen ikus dezakezue bideoklipa kalitate osoan

Benetan ederra. Nola horren iragarki sinple batek, horrenbeste transmiti dezakeen.

Fubiz-en ikusia

1. orria 5tik 12345

AnttonP | Antton Peñak sorturiko Estudio birtuala da | Diseinua: 2010