
2010ko Aprilk 20, Tuesday
Sarri entzun dugun koletilatxoa da hau “Don’t Worry, Be Happy!” baina, batzuetan egia da zail egiten zaigula.
Gaurkoan nire eskuetara iritsi den liburutxo bat aurkeztera nator. Oso azkar irakurtzen den liburua bada ere, benetan pentsatzea eragiten digun horietako bat da. Bizitza nola eraman esaldi labur laburretan azaltzen du, bere iruditxoa beti ondoan daukalarik.
Baina ez dizuet liburua bizitzaren filosofia interesgarriari buruz aritzen delako aukeztu. Irakurtzen nindoala, sekulako aholkuak iruditu zaizkit diseinatzaile batentzako, bizitzari ezezik, diseinu prosezuari edo kreatiboari zuzenean lotu daitezkeelarik. Jarraian liburuaren irudi batzuk usten dizkizuet, eta lor dezazuen animatu, eta benetan norbaitek, bere diseinatzeko ikuspuntua aldatzen duen.
Liburua erosi nahi izan eskero, fnac-en ere aurki dezakezue.
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, etaabarrak, Web-Diseinua | Etiketak:

2010ko Aprilk 19, Monday
Egia esan, ohiko gaietatik urruntzen den zerbait da hau. Gure inguruan ikusten ditugun bainatzeko zulo hauek normalean karratuak izaten dira, eta lurra baldosa txikiz josia izaten dute. Baina diseinu disziplina guztietan bezala, honetan ere badago ideia berriak plazareatzen dituena.
Munduko pizsina kuriosoenak biltzen dituen post-a da gaurkoan ekartzen dizuedana. Divine Caroline blogaren eskutik datorrena. Hemen ikusten duzuena eta gehiago ageri direna. Merezi du tartetxo bat ez bada ere, hauek begira ematea.
Munduko Piszina Harrigarrienak (EN)
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, etaabarrak | Etiketak: