2010ko Junek 6, Sunday

YouTube Preview Image

Gaurkoan, irakarki bat dakarzuet. Sinplea dirudi, baina benetan irakurketa sakona izan dezake.

Niretzat, orainarteko asmakuntzen jarraipentzat saltzen dute HTC 4G hau…

Isopixelen ikusia

Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Internet | Etiketak:

2010ko Aprilk 23, Friday

YouTube Preview Image

Iragarkia ikustearekin bat barretxoa jarri zait ahoan. Ikaragarria da, nola horren bideo sinplista batek (eta oso landua egongo denak) nolako efektua lor dezakeen gugan.

Iragarkia Peru-ko kantzerraren aurkako talde batek eginikoa da 2005. urtean. Baina, 5 urte beranduago, berezi du pare bat minutu berari begira ematea.

Handiagoan ikusteko: Youtube

Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, etaabarrak, Internet | Etiketak:

2010ko Aprilk 16, Friday

Letra Moten Taula Periodikoa

(Eta aspaldiko partez, hemen gara bueltan… baina, ez dugu horren inguruan hitz egingo. Goazen harira!)

Zihur zuetariko askok letra mota ezberdinen artean murgildu beharra izan duzuela, guord-en aritzeko besterik ez bada izan ere. Oraingoan garrantzitsuenak biltzen dituen lan batekin nator. Baina ez naiz ohituta gauden blogetako post horietako bati buruz ari.

Kimikoek erabiltzen duten moduko taula periodiko bat da, baina, elementuak agertu beharrean, letra motak ageri dira bertako zeldatxo bakoitzean. Autorearen ustezko garrantziaren arabera ageri dira guztiak, bakoitzak puntuazio bat duelarik.

Taula erabilgarria baino kuriosoa izango da agian baina, nork ez luke horrelako bat bulegoko mahaiaren gainean eskegiko? Horretan ere pentsatu du egileak, kamixetak eta posterrak salgai jarri bait ditu.

Badakizue, norbait horrelako bat janztera animatzen bada, argazkiak ikustea nahi ditugu!

Periodic table of typefaces

Iruzkin bat dago | Atalak: Bloga, Diseinua, Internet | Etiketak:

3. orria 3tik 123

AnttonP | Antton Peñak sorturiko Estudio birtuala da | Diseinua: 2010