
2011ko Julyk 17, Sunday
Badira hainbat garapen, berritzaileak ez diruditenak. Hauek ikustean, betiko zerbaiti gogorarazten digutenak. Hau da ordea, gaur aurkeztea nahi dizuedan letra motaren kasua. Letra mota ikusi eta aurretik ezagunak ditugun beste batzuei gogoraraztea erraza izango da.
Baina zerbaitegatik dakarkizuet gaur tipografia hau. Itxura oso berritzailea ez badauka ere, modu oso berritzailean sortu da. Betiko arkatz edo ilustrazio bektoriala erabili beharrean, oraingoan kotxeak erabili dituzte hau egiteko. Airetik harturiko irudi batzuei esker, eta autoan jarritako koloretako sentsore batzuen bidez, hauek egindako mugimendua kaptatzea lortu da. Modu honetan, eta letra guztiak gidatuz lortu da tipografiaren gama garatzea.
Jarraian usten dizuet nola egin den azaltzen duen bideoa.
Baina konturatuko zineten, publizitate helburuekin egindako ideia bat dela. Toyotak garatu du bere auto baten diseinu berria ezagutzera emateko, beraz, ez dakigu benetako garapena den, edo bideoan erakutsi arren antzerkia besterik ez den. Baina hau norberak erabaki dezala.
Hemen daukazue kanpainaren web orrialdea, eta baita tipografia jaisteko aukera:
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua, IkusiTaBanatu, Nola egiten da... | Etiketak:

2011ko Mayk 28, Saturday
Gaur egungo animazio teknikak ikaragarriak dira, eta hare harrigarriagoak teknika hauek irudi errealekin nahastean lortzen diren irudiak. Hontan oinarritu dira The Mill bideo estudiokoak VolksWagen-en SuperBowl-erako bideoa grabatzeko.
Orain, bideoa nola egin duten azaltzea nahi digute, horretarako gaurkoan ikus dezakegun bideoa plazaratu dute. Ea zerbait ikas dezakegun, post-produkzioan erabilitako tekniken hainbat klabe ematen dituzte eta…
Bideoa kalitate osoan ikusteko…
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, IkusiTaBanatu, Nola egiten da... | Etiketak:

2011ko Mayk 26, Thursday
Gaurko bideoak prozesu kreatibo bat erakusten duela esan dezakegu… Rocarentzat eginiko proiektu berezi hau da bideoaren gidoia idatzi duena. Konpainia katalanak Saeta Estudi-ri eskatu zion Roca Madrid Gallery-rako eskultura da hau.
Sortu ahal izateko, pazientzia eta denbora askoz gain Roca portzelanazko 3248 pieza erabili dira. Emaitza harrigarria eta nahiko kuriosoa da. Baina beti bezala, hobe bideoa ikustea hau irakurtzen jarraitzea baino!
Bideoa kalitate osoan ikusteko…
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, IkusiTaBanatu, Nola egiten da... | Etiketak:

2011ko Februaryk 8, Tuesday
Aurreko batean ikusi genuen nola egin zuten MacWorld-eko editoreek aldizkari bat azala sortzeko, eta zihur honek bati baino gehiagori kuriositatea piztu ziola. Gaurko bideo honek aldizkari baten hilabete osoko prozesua erakusten digu minutu gutxi batzutan.
Little White Lies aldizkari ingeles grafikoaren kasua da hau. Ongi grabaturiko bideo labur honek, era global batean hilabeteko bilakaera transmititzea lortzen du, eta baita hauen estres maila ere. Zuek ere horrela ibiltzen al zarete zuen proiektuak entregatzerakoan?
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Nola egiten da... | Etiketak:

2011ko Januaryk 3, Monday
Askotan diseinu prozesua zatika ezagutzen dugu. Auto baten “Sketch”-a nola egiten den, edo “CAD”-era diseinu bat nola pasaten den… Baina zer gertatzen da paperean daukagun diseinu bat produzitzera pasatzen den arte?
Gehienetan prototipo bat egiten da. Eta hau da gaurkoan VW-en eskutik ikusiko duguna. Auto hau ez da denbora batean merkaturatuko , baina nolakoa den ideia bat egiteko, enpresak bere unitatea sortu du. Ikus dezagun bada industria automobilistikoko diseinatzaileek nola lan egiten duten.
Amaieran ebaluazioa nola egiten duten ere ikusten da. Zerbait aldatu, eta berriz prozesu guztia egingo dutelarik.
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Nola egiten da... | Etiketak: