2010ko Septemberk 23, Thursday

YouTube Preview Image

Gaurkoan ikus dezakegun bideoa, kuriosoa behintzat bada. Steven Johnson-ek sorturiko laburmetraia da, ideiak nondik datozen azaldu eta bidez batez plazaratu berri duen liburua aurkezteko.

Autoreak ideiak munduarekin konpartitzearen garrantzian egin nahi du indar. Baina lasai beraren ideiekin ados ez bazatozte, bideoa bera ikusteko ikusgarria da.

core77-n ikusia

Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua, etaabarrak | Etiketak:

2010ko Septemberk 21, Tuesday

YouTube Preview Image

Interesgarria izaten da beste diseinatzaileek lan nola egiten duten ikustea. Bakoitzak modu ezberdina dauka inspiratzeko, aukeraketa egiteko, eta gehienetan helburuak berak ere ez dira berdinak izaten.

Gaurkoan Nokiako diseinatzaile nagusiari, Mark Delaney-ri eginiko elkarrizketa dakarkizuet. Bertan konpainia finlandesaren diseinu prozesu osoa azaltzen du, oso tonu eramangarrian. Ingleses dago, baina zihur ulertuko duzuela.

Ea laster euskal diseinatzaileenak ere ikusteko aukera daukagun!

2010ko Septemberk 19, Sunday

Hor lan egitea gustatuko litzaidake! edo I wish I worked there! Horrela deitzen da gaur aurkeztu nahi dizuedan liburua.

Guztiok entzun dugu Google-eko langileak oso egoera onean lan egiten dutela, edo FaceBook-ekoek patineteak dituztela bulegoan zehar mugitzeko. Baina barnetik jende gutxik ikusi ahal izan ditu bulego  hauek. Hori da liburuak konpondu nahi duena. Will Knight eta Edward Denison autoreek mundu mailako hainbat enpresa garrantzitsuren bulegoak aztertu eta argitalpen honetan plazaratu dituzte.

Enpresa hauen artean, Dyson, Sony, Philips… modukoak aurkitzen dira. Baina liburuak zertan datzan azaldu baino, hobe dugu autoreek eginiko trailertxoa ikustea.

YouTube Preview Image

Liburua hainbat dendatan aurki dezakezue, baita Amazon-en ere. Baina zihur zuetariko askok prezioa ikusterakoan atzera egingo duzuela. Zuentzat, hemen aurkezten dizuet konponbide txiki bat.

Hain enpresa famatuek ez, baina bulego txikiagoek euren barrualdea erakusten digute horretarako prestaturik dauden webgune berezietan. Hauen adibide dira, wherewedowhatwedo, workstationsetups edo officesnapshots bezalakoak. Gainera liburuaren autoreek Flickr-eko kontu bat ireki dute, dirudienez bertan bulegoetako irudiak eskegitzeko. Halere, eta arraroa dirudien arren, utzik dago. Ziur lehenago edo beranduago zerbait jarriko dutela!

Beraz badakizue; liburua erostera animatzen bazarete, kontatu zer moduzkoa den, edo bestela anima zaitezte interneten zuen enpresa berrirako, edo aldatzea nahi duzuen logela horretarako ideiak biltzen.

Liburuaren Gune Ofiziala

Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua, etaabarrak | Etiketak:

Septemberk 19ko 12:00

Since everybody is a user, everybody has an opinion on how his experience should be. And many are very eager to utter their opinions really strongly. But that doesn’t mean that every user is a designer. Asking for salt doesn’t make you a cook. The user has his own opinion, the user experience designer deals with different opinions and tries to find the best compromise. Good compromises are not in the middle, they are above than the initial options: good compromises are synthetic (If your options are coward or foolhardy, the synthesis is courageous).

The Design Cubicle

(Gaztelaniara Itzuli)

2010ko Septemberk 18, Saturday

Egun batzuk dela, aritu ginen jada koloreek adierazten zutenaz. Hauek izugarrizko esanahia izan dezakete, eta ortan oinarritzen da diseinuaren zati bat. Koloreak, bizi dugunaren adierazle izan daitezke, edo sentitzen dugunarena… Baina, zein da sarearen izaera?

ColourLovers-ek atera duen azkenengo infografiak hau argitu nahi du. Sareko logoen azterketa bat egin du hauen kolorean oinarrituz. Eta argi gelditu da, gure bigarren mundu birtual honetan, urdina dela nagusi. Ikus bestela blog honetako logoa nolakoa den! Itsasoaren kolorearen atzetik gorria dator, hau naranja edo horirantz desbideratzen delarik zenbait kasutan. Baina zer hobe, hitzetan azaldu baino, autoreak berak eginiko grafikoa ikustea:

Hontaz gain, autoreek infografia oso bat egin dute aztertutakoaren inguruan. Bertan, korporazio nagusiek erabiltzen dituzten koloreak zenbakitzen dituzte, eta gainera koloreak zerbitzu motaka ordenatzen dituzte. Interesgarria da horrela gai bakoitzean kolore nagusia zein den ikustea.

Kuriosoa da gainera kolore banaketa honetan pixka bat sakontzea. Alt1040-en ausnarketa polita egiten dute sareko aukeraketaren inguruan. Victoria Esains hitzak usten dizkizuet:

Los creadores de esta interesante infografía destacan que si bien hay compañías que se pasan un buen rato y se gastan un buen dinero en planear su branding y elegir el color indicado para su imagen, la gran mayoría de las que vemos aquí son empresas que nacieron como pequeñas startups que no necesariamente contaron con los presupuestos de marketing que tienen ahora en sus inicios. Cuentan por ejemplo la anécdota del famoso azul Facebook que recientemente confirmó Mark Zuckerberg en una entrevista reciente con The New Yorker que fue el color elegido porque el CEO es daltónico y el azul es el único color que puede ver realmente bien.

Kuriosoa da, hainbat lanen atzean dagoen historioa ezagutzea. Hemen usten dizuet infografia osoa (Tamainu osoa ikus dezakezue bertan klik eginez). Eta bide batez esan, Post-aren izenburu irudia, nmag.org-ek eginiko Icons of the Web proiektuaren sareko logo mapa dela.

Alt1040-en ikusia

Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua, Internet | Etiketak:

10. orria 24tik « Lehena8910111220Azkena »

AnttonP | Antton Peñak sorturiko Estudio birtuala da | Diseinua: 2010