
2011ko Februaryk 11, Friday
Hona hemen audik Super Bowl-erako egindako komertziala. Berak bakarrik esaten du guztia. Nola ikusiko du guzti hau Mercedes-Benz-ek?
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, IkusiTaBanatu | Etiketak:

2011ko Februaryk 10, Thursday
Diseinu guztien atzean dagoen zerbait da. Kolore paleta. Aukeratzerakoan, batzuk itxurari ematen diote garrantzia, beste batzuk berriz esanahiei. Test King-ekoek oraingoan, bigarren aukera hartu dute, kolore bakoitza noiz erabili behar dugun esateko.
Guzti hau era ordenatuan jarri, eta jarraian dakarkizuedan infografia garatu dute. Web diseinua enfokaturik dago, baina edozertarako baliagarria izan daiteke. Eta zuek, kasu egiten al diozue kolore bakoitzak transmititu dezakeenari?
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua, Web-Diseinua | Etiketak:

2011ko Februaryk 8, Tuesday
Aurreko batean ikusi genuen nola egin zuten MacWorld-eko editoreek aldizkari bat azala sortzeko, eta zihur honek bati baino gehiagori kuriositatea piztu ziola. Gaurko bideo honek aldizkari baten hilabete osoko prozesua erakusten digu minutu gutxi batzutan.
Little White Lies aldizkari ingeles grafikoaren kasua da hau. Ongi grabaturiko bideo labur honek, era global batean hilabeteko bilakaera transmititzea lortzen du, eta baita hauen estres maila ere. Zuek ere horrela ibiltzen al zarete zuen proiektuak entregatzerakoan?
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Nola egiten da... | Etiketak:

2011ko Januaryk 29, Saturday
Izenburuak berak dioena egiteko da bideo hau. Subaruk kaleratutako ikusentzunezkoak, erdipurdiko auto bat diseinatzeko, hauen diseinatzaileek jarraituriko filosofiak azaltzen dituzte.
Zihur orainartekoari sentzu gehiegirik hartu ez diozuela. Lasai, ongi irakurri duzue eta, bainka guzti honek, birala bihurtzea nahi duten kanpainia bati indarra emateko balio du. Horretarako sorturiko web orrialdean, zuk, zeure aholkuak igo ditzazkezu, eta ideiak eman, hala-nolako auto bat sortzeko.
Kanpaina kuriosoa da, baina zihur batek baino gehiagok subaruren katalogoa begiratzen amaitzea lortuko dutela.
Hau da kanpainaren web orrialdea
Core77-n ikusia
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua | Etiketak:

2011ko Januaryk 11, Tuesday
Bigarren ikusi eta banatu ataleko sorkuntza… Hona hemen Mercedes-Benz auto konpainiak sorturiko azken prototipoa. Lerro organiko eta azkarrak dira honen inspirazio, emaitza benetan ikaragarria lortzen delarik.
Irakurri gainontzeko sarrera »
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, IkusiTaBanatu | Etiketak: