
2010ko Octoberk 18, Monday
Egia da azken aldian gizakiaren konportamoldea, pentsatzeko modua, sentimenduak, etab. aztertzea modan jarri dela. Gure blogean bertan ikus daiteke, orainarteko postik bisitatuena, [Zein emozio eragiten digute koloreek] izan da. Ikerketa da diseinu on baten zutarri nagusia. Horregatik egin du TNS estatistika enpresak jarraian aurkezten dizuedan datu bilketa.
Munduan zehar, eta herrialdeka banaturik, 50000-tik gora pertsona galdetu dituzte, hauen internetari buruzko erabileraz. Zenbat denbora dela erabiltzen duten, zertarako, zenbat aldiz konektatzen diren egunean, eta zenbat denborarako… moduko galderak izan dira egin dituztenak, eta emaitza plazaratu berri dute, modu benetan ikusgarrian.
Infografia interaktiboa izan da datuak bistaratzeko aukeraturiko formatua. Bertan, filtroak esar ditzakegu, datuak herrialdeka, edo galderaka ordenatuz. Guztia kolore argiz eta grafikoz ongi hornitua. Halere, flash teknologia erabiltzen duen programatxoa gustoko ez badaukazue, pdf formatuak ere datuak deskargatzea posible duzue.
Guzti horretarako web orrialde bat jarri dute martxan, Digital Lives deitzen dena.
Bertatik aurrera, norberaren esku dago datu hauek zertarako erabili. Produktu berri bat, interneten erabileraren analisia, herrialde txiroen egoera, etab… Zeintzuk dira zuek atera dituzuen ondorioak?
IsoPixel-en ikusia
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Internet, Teknologia, Web-Diseinua | Etiketak:

2010ko Septemberk 13, Monday
Hasieran pixka bat galduta nengoen. Zer ote da? Broma bat, esperimentu bat, bideo biral bat?
Emaitza ikaragarria da, baita kalitatea, eta eskaintzen dutena ere. Baina, ez dizuet gehiago kontatuko. Har ezazue parte eta ea sortzea duzuen. Animo ez da gehiegi jakin behar eta!
¿Quieres ser director Creativo Ejecutivo?
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Internet, Web-Diseinua | Etiketak:

2010ko Septemberk 10, Friday
Diseinatzaile oro jakin behar du koloreen teoriari buruzko zerbait. Kolore bakoitzak zerbait adieraz dezake, zerbait transmititu.
Teoria hauek ideia orokorroak markatzen dituzte, baina argi dagoena, norberak sentipen ezberdinak izan ditzakeela da. Horretarako sortu du Nikoloz deitu-arazten den diseinatzaileak gaur aurkeztera natorkizuen webgunea.
Hasteko, zure adina, bizitokia eta animo egoeraz galdetzen dizu, eta jarraian sentipen bakoitzerako kolore bat aukeratu. Hau amaitutakoan, zure koloreak besteenekin konparatzen usten dizu estatistika antzeko bat erakutsiz.
Sortzaileak dioenez, proiektua pixka bat heldutakoan, datu guztiak plazariziko ditu baina horretarako gehienbat diseinatzaileon laguntza behar du gure pertsepzioa jakin ahal izateko. Goian duzuen irudian nire koloreak agertzen dira. Oso ez berdinak al dira zuenetatik?
http://www.colouremotions.com/
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua, Internet, Web-Diseinua | Etiketak:

2010ko Aprilk 29, Thursday
Aurrekoan ekarri nizuen letra mota ezberdinak biltzen zituen taula bat. Baina honekin nahikoa ez bazenuten, beste letra moten inguruko lan bat dakarkizuet gaurkoan.
Taula edo mapa honek, behar bakoitzerako erabil dezakegun tipografia aukeratzen laguntzen digu. Zertarako den, eta nolako gustuak ditugun arabera, gidatzen joango da gezi eta koadroen artean, guretzat egokiena den estiloa aurkitu arte.
Lana Julian Hansen diseinatzaile danimarkarren eskutik dator, eta ImageSpark diseinuaren sare sozialean aurkitu
dezakezue erresoluzio osoan.

Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, Diseinua, Web-Diseinua | Etiketak:

2010ko Aprilk 20, Tuesday
Sarri entzun dugun koletilatxoa da hau “Don’t Worry, Be Happy!” baina, batzuetan egia da zail egiten zaigula.
Gaurkoan nire eskuetara iritsi den liburutxo bat aurkeztera nator. Oso azkar irakurtzen den liburua bada ere, benetan pentsatzea eragiten digun horietako bat da. Bizitza nola eraman esaldi labur laburretan azaltzen du, bere iruditxoa beti ondoan daukalarik.
Baina ez dizuet liburua bizitzaren filosofia interesgarriari buruz aritzen delako aukeztu. Irakurtzen nindoala, sekulako aholkuak iruditu zaizkit diseinatzaile batentzako, bizitzari ezezik, diseinu prosezuari edo kreatiboari zuzenean lotu daitezkeelarik. Jarraian liburuaren irudi batzuk usten dizkizuet, eta lor dezazuen animatu, eta benetan norbaitek, bere diseinatzeko ikuspuntua aldatzen duen.
Liburua erosi nahi izan eskero, fnac-en ere aurki dezakezue.
Ez dago iruzkinik | Atalak: Bloga, etaabarrak, Web-Diseinua | Etiketak: